2016/01/27

AEK Jendea


Abenduaren 27an, Lasarte-Oriako Jalgi kafe-antzokian egin zen AEK Jendearen aurkezpena, prestzarako.

Bertan, Mertxe Mujika, AEK-ren koordinatzaile nagusia eta Juanma Iturriondo, AEK Jendearen irudia, izan dira.

Juanma, gure euskaltegian hasi zen euskara ikasten duela urte dezente,  eta orain dela urte pare bat berriro bueltatu zen ikasitako hori hobetzera.


Bere esperientzia kontatu zigun, zer suposatu dion euskara ikasteak eta beste kontu ugari.

Berak euskara, ahal izan duen leku guztietara eraman du, futbol entrenatzaile izatearekin batera. Kirola euskaraz egitea ahal dela erakutsi digu urtetan. 

Eta... hanka sartuz ikasten dela ere erakutsi digu.

Bejon dagizula, Juanma!

Hitzarmena Usurbilen

Usurbilgo udala eta Etumeta AEK
euskaltegiaren arteko hitzarmena sinatu zen, abenduaren 15ean, Udaletxean.

Bertan, Alkatea, euskara eta kultura zinegotzia eta euskaltegiaren zuzendaria izan ziren.


S.Tomas eguna

S. Tomas eguna urtean behin izaten dela-eta, klasea eman ondoren, txistorra jatera irten ginen kalera.

Egun honetan, Lasarte-Orian eta beste herri askotan egiten den modura, potearen lagun, txistorra ateratzen dute tabernetan.






Lan pixka bat egin ondoren, ez daude gaizki horretakoak mingaina askatzeko ere!

Zein baino zein txistorra-mutur hobea!