2017/06/12

Lasarteko Muntteri AEK euskaltegikoen ikasturte amaierako afaria



Ikasturte amaiera iristen ari da eta horrekin batera afaria egiteko garaia etorri zaigu.











Lehenengo pote batzuk hartzeko geratu ginen. Afal aurretik Hori ere egitea komeni baita...













Afaria gozoa eta giroa ezin hobea izan genuen. Ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko primerako aukera ere bai.









Horrelakoek asko laguntzen baitute euskararen bidean. Burua eta mingaina ere arintzen dira, bide batez.











Inor ez zen ez gosez, ez eta hitz egin gabe geratu!!!

2017/06/09

Lasarte-Oriako toponimiaren ekologia

Horrela izen eman izan nahi izan zion Luis Mari Zalduak herriko zenbait izenen nondik-norakoak azaltzeari. 

Euskaltzainak eman zituen azalpenak Artelatzek antolatutako ekitaldi horretan.








Izenak aitzakia hartuta, herriko lekuen historia ere ikasi eta irudikatu genuen aldi berean. 










Aukera ederra izan zen gure ingurua hobeto ezagutzekoa eta horretan, eguraldia ere lagun izan genuen.









































Bai ikasle, bai irakasleok, gure urduritasunak alde batera utzita,  gure azalpenak emateko aukera izan genuen.













Denok adi-adi!



























Bai goizez eta bai arratsaldez aritu ginen eginkizun horretan. Goizean AEKkook bakarrik, eta arratsaldean, aldiz, herriko beste lagunen laguntza izan genuen.












 
Ikasitakoarekin batera, herriaz gozatzeko aukera ere izan genuen.














Benetan, merezi izan zuen!